lunes, 28 de diciembre de 2015

Subjuntibera egiteko gida (teoria)

Subjuntiboko adizkiak osatzeko gida modukoa

1. Subjuntiboko adizkiak osatzeko beti *ezan (nor-nork, nor-nori-nork) eta *edin (nor, nor-nori) aditz laguntzaileak erabiltzen dira: dezagun / diezazuegun // dadin / dakion.
2. Nor-nori eta nor-nori-nork sailetako adizkiak eratzeko nor eta nor-nork sailetakoak ezagutu behar dira.
3. Morfemen hurrenkera indikatibokoa bera da: dut, diot dezadan diezaiodan
/ nuen, nion nezan niezaion; zuen, zizun zezan ziezazun.
4. Aintzat hartu behar da subjuntiboan adizki guztiek dutela -n bukaeran, izan orainaldikoak, izan iraganaldikoak.
5. Nor-nork-etik abiaturik, honela osatzen dira nor-nori-nork-eko adizkiak:
5.1. Adizkiaren barreneko -eza- aditz erroa beti -ieza- bilakatzen da: (du-) deza- dieza-. Beraz, eman dizuet (eman d- eza-da-n) eman d-ieza-zue-da-n / eman didate (eman d-eza-te-n) eman d-
ieza-da-te-n / eman genizun (eman gen- eza-n) eman gen-ieza-zu-n.
5.2. Kontuan hartu nor-nori-nork sailean, datiboa hari edo haiei denean, aurredatiboko -i- marka sartzen dela, -o- eta -e-ren aitzinean: eman diot (eman
dezadan) eman d-ieza-i-o-da-n / eman zion (eman zezan) eman z-ieza-i-o-n baina eman zizun eman z-ieza-zu-n.
6. Nor sailetik nor-nori-ekoak sortzeko datiboaren morfemaren aurretik -ki- aurredatiboa sartu beharra da, aditz erroaren ondotik. Beti *edin ibiltzen da: zait (da + niri) dadin *da-di-ki-da-n da-i-ki-

da-n dakidan / nintzaion (nintzen + hari) nendin *nen-di-ki-o-n nen- ki-o-n.
7. Aintzat hartu behar da zu bigarren pertsonari doazkion adizkiek, pluraleko beste adizkiek bezala, nor-nori-n pluralgilea daramatela barnean: da + niri zait, baina zara + niri zatzaizkit;
dadin + niri dakidan, baina zaitezen + niri zakizkidan

No hay comentarios:

Publicar un comentario