lunes, 28 de diciembre de 2015

Politika eta ustelkeria (etxeko lana)

Politika eta ustelkeria


Ustelkeria politikan gaur egun pil-pilean dagoen gai bat da. Betidanik egon den arazo bat izan arren, azken urte hauetan kasu asko ateratzen ari dira. Biztanlerian, politika eta ustelkeriaren arteko harremana oso estua delaren iritzia zabaltzen ari da. Baina bidezkoa da hau esatea?

Alde batetik, iritzi honen arrakasta normala iruditzen zait. Orain bizi dugun krisiaren ondorioz, kasu hauek kalte handiagoa egiten dute gizartean. Jendea bere etxeetatik botatatzen ari diren bitartean, zenbait politikari eta enpresaburu mugarik gabe aberasten ari dira. Gainera, aberastasun hori metodo “zikinen” bidez lortzen dute: legez kanpo jokatzen, pertsonen etsipenaz aprobetxatzen, gezurrak erabiltzen…

Beste aldetik, alderdi politikoak orain arte izan duten “pasibitatea” kasu hauen aurrean ere deigarria da. Honek, politikari guztiak “zaku” berdinean sartzea eta hauengan mesfidantza sortzea eragiten du. Jendea politikariengan konfidantza galtzea lortu da eta egoera honi buelta emateko lan handia egin beharko dute alderdi politikoak.

Hala ere, ezin da orokortu. Izan ere, badira herriarentzat lan egiten duten politikari zintzoak eta garbiak, gutxiengo bat izan arren. Pertsona hauek, politika hobetzen saiatzen ari dira. Eta helburu hau lortzeko biztanleriaren laguntza ezinbesteko da.  Beraz, ezin gara etxeko sofan gelditu, kalera atera behar gara eta ustelkeriarekin bukatu nahi dugula erakutsi.

Laburbilduz, ustelkeria gaur egungo arazo larria dela argi dago. Ezin dugu politikari guztiak honetan parte hartzen dutela esan, baina arazoa gehiegi zabaldu da hauen artean. Nire iritziz, irtenbidea gure eskuetan dago eta nahi dugun ustelkeriarik gabeko gizartea eta politika eraiki behar dugu.



Tasio Arza Gomez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario