lunes, 28 de diciembre de 2015

Perpausak etxekolana (zuzendu gabe eta zuzenduta)


Euskaltzaindiko Argitalpenen batzordea Uribeko Etxebarrin (Bizkaia) bildu zen 1985eko irailaren 26an(denborazkoa) eta erabaki garrantzitsu hau hartu zuen,(emendiozkoa) hots, «Onomasticon Vasconiae» izeneko liburu-bilduma sortzea, bertan toki-izen eta pertsona-izenei buruzko ikerlanak agertzeko.(helburuzkoa)
Erabaki hori hartzean(denborazkoa) Euskaltzaindiak badaki hasierako bere egitas­moei lotzen dela(konpletibozkoa). Horretzaz jabetzeko aski da 1920ko Barne Araudiak dioena gogoratzea(konpletibozkoa). Araudi honetan Iker saileko batzordeen artean honako hau dator(bakuna): «Iztegia atontzeko(helburuzkoa)batzorde batek toki ta giza-izenak bilduko ditu» (Barneko Araudia I, 2).
Ezagunak dira Eleizalde jaun euskaltzainak RIEV-en agertu zituen toki-izenen zerrendak(erlatibozkoa). Eta hil zenean(denborazkoa) (1923) izen-bilketa joria utzi zuen Eusko Ikaskuntzaren artxibategian argitara gabe(erlatibozkoa). Haren ondoren(denborazkoa)Bonifazio Etxegarai euskaltzain jaunak ere alor honekin zerikusi duten(erlatibozkoa) txosten baliotsuak argitara zituen Euskera agerkarian.
Gero, ordea, gerla ondoko garaian(denborazkoa)Euskaltzaindiak zeregin premiatsuene­tara bildu beharra izan du, eta hori ere bere ahalbideek uzten zioten heinean(emendiozkoa). Baina gaur, berriz ere eta gogotsu, bere eginbide eta asmo nagusietara itzultzen da(bakuna). Eta zorionean eremu honetan ikerlariak ere badirenez gero,(kausazkoa)horien emaitzak bultzatu eta aitzinatzeko(helburuzkoa), liburu-sorta berri honi hasiera eman nahi izan dio.
Toki-izenek eta pertsona-izenek argi handia egotz dezaketela euskara sustraitik aztertzeko(helburuzkoa) ez du inork zalantzan jarriko. . Ongi etorriak izan bi­tez, bada, ikertzaile eta biltzaileak, bai lehengo paper zaharrak eta bai gaur­ko hiztunen ezpainak jakin-iturritzat dauzkatenak.
Eta hemen zilegi izan bekit azkenengo hauentzat, eta batez ere bat-bateko biltzaile direnentzat(emendiozkoa), ohar bat egitea, noraezeko eta behar-beharrezkoa baita(kausazkoa): bilketa-lana fidagarria izango baldin bada(baldintzazkoa), aurreiritziak alde batera utzi behar direla. Hitzak, alegia, zehatz-mehatz eta diren bezala jaso behar direla, eta ez guk nola beharko luketen uste bezala(emendiozkoa). Iturriko ura lohitua es­kaintzen baldin badigute,(baldintzazkoa) ez du ezertarako balio.
Kondaira lekuko, euskaldunak mendeetan zehar beste hizkuntza eta he­rri askorekin harremanetan izan dira(emendiozkoa) (zeltak, erromatarrak, arabiarrak, lati­netik sortutako hizkuntzak, etab.); guzti horien arrastoak izenetan egotea(konpletibozkoa) ez da harritzekoa eta horrek ez gaitu bat ere lotsatu behar.(emendiozkoa)
Datuak leialki biltzen eta ematen direnean(denborazkoa), orduan, eta orduan bakarrik, egin ahalko dugu jakintzak eskatzen duen bezalako (kausazkoa) azterketa-lana. Eta horrelako azterketek ustekabeko aurkikunde pozgarri eta miraritsuetara era­man gaitzakete.(emendiozkoa)
Gainerakoan, gauza jakina da Onomastika saila bi azpisailetan sailkatu ohi dela(konpletibozkoa): giza-izenak eta toki-izenak; baina, azken finean, bata eta bestea estu erlazionaturik daude elkarrekin, eta gure liburu-bilduman biek dute sa­rrera.(emendiozkoa)
Aitortu behar dut, azkenik, aparteko modu batean(moduzkoa) begiko dudala gure bildumako lehen seme hau Iruñerriko azterketa delako(kausazkoa), hots, euskara lur azalean daraman eskualdekoa. Euskara ez da han hil zaharra. (bakuna) Beronen agerbideak usu, ugari eta garden azaltzen dira, Jimeno Jurio jaunaren lanak frogatzen duen bezala(moduzkoa). Zinez, adurrik hoberenaz itsasoratzen da gure ontzia!(bakuna)







*Lan honetan antolatzaileak bilatu behar ziren ere.




No hay comentarios:

Publicar un comentario