lunes, 28 de diciembre de 2015

Deskripzioak (Pertsona eta auzoa)

Deskribapenak


Nire lehengusina, 20 urteko neska bat da. Ile marroi luzea dauka. Normalean ilea liso paratzen du, nahiz eta nahiko kizkurra izan. larru zuria dauka. Nahiko luzea eta hankaluzea dela esan daiteke. Gainera, takoiak asko gustatzen zaizkio, beraz askotan atentzioa deitzen du bere luzeerarengatik. Argalkara da eta sudur luzea dauka. Begiak handiak eta marroiak ditu. Izaera aldetik, artapuska bat da. Ez du inolako maliziarik  eta oso arduratsua da. Hala ere, nahiko inozoa da eta jendean gehiegizko konfidantza dauka. Oso burugogorra eta perfekzionista da bere lanean eta ez ditu pertsona kexatiak jasaten. Neguko arropa gustoko du, batez ere eskularruak eta bufandak.


Nire auzoa Alde zaharra deitzen da eta iruñaren erdialdean kokatzen dela esan daiteke. Auzoko kaleak jendez beterik daude  eta oso giro ona sortzen da astebururo. Kaleak nahiko estuak izan arren, peatonalak direnez jende asko biltzen da "pote" batzuk hartzeko edo dendetara joateko. Etxeak nahiko zaharrak dira. Hala ere, gehienak birgaituak daudenez auzoko itxura nahiko ona da. Hainbat eliza, monumento edo enparantza aurkitu ahal dira. Bereziki polita den enparantza bat, gaztelu enparantza da. Erdian kiosko bat dago eta inguruneko etxeak oso koloretxuak eta politak dira. Auzotik gertu zenbait parke edo lorategi daude (takonera, antoniuti) eta harresiak ikusteko aukera ere dago. Kaleak tabernaz beterik daude eta gauean jendez betetzen dira, auzoari bizitza ematen. Azkenean auzo txiki bat denez, herri bat bezalakoa da. Guztiok ezagutzen gara. Donejakue bidea Alde zaharretik igarotzen denez, beti peregrino eta turista asko ikusten dira. San ferminetan auzoa guztiz aldatzen da, eta leku guztietako jendea kaleak betetzen ditu. Festak bukatzerakoan, auzoa bere betiko egoerara bueltatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario