Antolatzaile ariketa
Erran
zein eta zer motatakoak diren testuotako antolatzaileak
*Antolatzaileen koloreak teorian dauden koloreak
dira
A)
Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen
diona azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei
eskaintzen zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta:
gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz, azaldu ere ez dira egiten, edo oso modu gutxituan azaltzen dira.
Hala gertatzen da, kasu, Liebanako Beatoaren
ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino toki
handiagoa hartzen duten.
Hala ere, oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki
irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere, haien bitartez lekuen
garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino ziren Erdi Aroan
nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak. Eta informazio hori zientifikoa deitzen duguna
bezain funtsezkoa da, lagundu egiten baitigu garai hartako gertaera asko
ulertzen.
Balioaren neurria hain gardenki adierazten duen mapa mundurik ez
da, noski, gaurko egunean egiten,
baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek —New Yorkek adibidez, edo Ameriketako
Estatu Batuek— izugarri leku handia hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan
hartzen dutena baino handiagoa; Letoniak, aldiz, berez dagokiona baino
txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez dela betetzen, balio kontu hauetan,
Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei buruz zioena, alegia elefantea, normalean,
txikiagoa izaten dela marrazkietan errealitatean baino, eta arkakusoa,
alderantziz. Balioa emateko unea iristen denean, handia handiago egiten da, eta
txikia, urriago.
B)
Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez pentsatzen ari
nintzela gogoratu zait. Izan ere, krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren
ahotan. Urrutira jo gabe aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta
Mikel Garciaren erreportaje interesgarria dakar, «Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu» izenburupean.
Oposiziotik abiatzen omen da dena. Bat nator. Hots, ziur
nago egiten diren oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela.
Baina neurgailuen aldekoa naiz ni. Neurgailurik eza baino
justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere.
Garai batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki
egokian egotean zetzan. Edo galdezka ibili eta bazterrak
nahasten. «Ez duzu postu bat edukiko gure koinatuaren anaia gaztearentzat,
soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Parean tokatzen bazen barrura!
Eta tailer horretan egin zitzakeen bizitzako
gainerako urteak… Ez
didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Horrelako jendez
beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak. Egia da, era berean, zatoz bihar
sindromearena. Alegia, denok ezagutzen ditugu funtzionario
axolagabe eta adeitasun gutxikoak. Dena dela, bestelakoak asko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario