lunes, 28 de diciembre de 2015

Hitzak sartu (klaseko lana)


Sos guztia agortu zait! Beste egunean iphone 6 bat erosi nuen. Oso pozik nengoen nire mugikor berriarekin eta aztertzen ari nintzen bitartean, xerrikume zital batek bultzatu ninduen. Gizona, ile urdinkara zeukan eta lasterka hasi zen. Bat-batean nire iphone 6-a putzu batera erori zela konturatu nintzen, eta noski mugikorra iragazgaitza ez denez, hautsi zitzaidan. Lurretik zutitu nintzen eta etxerantz abiatu nintzen. Guztiz bustita nengoen eta etxera ailegatzerakoan prakak aldatu eta zira kendu nuen ez eritzeko. Eskularroak kendu eta txokolatezko talo bat egiten hasi nintzen, nire tristurarekin bukatzeko. Sukaldatzeko lanabesak gorde eta gero, ordenagailur joan nintzen nire mugikorra konpontzeko aukerarik zegoen ikusteko. Azkenean, teknikari baten zenbakia aurkitu nuen eta lapitzarekin orri batean idatzi nuen. Teknikari hau, aingeru bat zen nirentzat. Deitu nion eta konponduko zuela esan zidan, baina beste 200 euro gastatu behar ditut!

No hay comentarios:

Publicar un comentario