lunes, 28 de diciembre de 2015

Puntuazio ariketa


Orixe Santa Kruz apaiza (lizarragari)

*.berdez, jarritako puntuazioa

"Mandataria bidalitza Uitzira jaitsi nintzen, eta han egon nintzen erantzunaren begira, arratsaldeko bostak arte. Alfer-alferrik:nire gogo ona eta menpera-nahia aintzat hartu gabe, Goizuetara jo zuen, eta nik Leitzara gau egitera. Han nire lagunek esan zidaten nire eskabideetara ez zela etorriko, apaizek beren egitekoetan ari behar omen dutela. Muzin hori niri egin arren, atzetik joan nintzaion, bidean okerren bat gerta lekiokeen bildurrez, giputz gazte gizagaixo haietaz kupituta. Gaueko hamarretarako Lesakan nintzen, eta biharamun goizeko zortzi eta erdietan, Lizarragak dei egin dio nirekin etorri den buruzagi bati, doala Igantzira, ni aipatu ere gabe.

Beraz, nirekin adiskidetzeko noiz edo noiz azaldu duen gogoa azal-huskeria eta itxurakeria da. Garbi-garbi hitz egingo dut, ohi bezala: ez dut eramango aurrerakoan holako muzinik, eta ez diot bururik makurtuko. Jakinaren gainean jartzen dut, eta adieraz diezaiela nire adiskideei eta etsaiei nire jokabidea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario