lunes, 28 de diciembre de 2015

Talde lana



Hemen, taldeka egindako euskarari buruzko lana aurkitzen da.


Antzerkitxoa (klaseko lana)



- Uauu ze giroa!
- Sardinak bezain tinki gaude!
- Hau zoramena!
- Gainera espartua baino zakarragoak diren mutikoak daude.
- Soberan...eman ahal didazu tragu bat? zorriak bezain pobrea nago.
- Hobeto eskatu ikerri, haurtxo bat bezain humila dela.
- Jajajaja! Deabruaren azala baino gaiztoagoa zara!
- Hau pena! Goizeko zazpiak dira eta argiak piztu dituzte...
- Eguerdiko eguzkia bezain argi ikusten da. Goazen hamaiketakoa hartzera!

Bideoa (klaseko lana)

BIDEO TESTUAK
Carmen Dorai (Luzaide)
Bazen hemen jaun lukaiteko, bazien emen jendiak…, bueno, medikia beti izan du, beti izan du medikia, bana anitz aldiz haurrak egiten zielaikan, medikiake nahi zin noaitek laguntzeko; ta izaitentzen emen… bazien bizpairu mazte joatentzienak, zuk galditin zitin ta zaun otoi, haur ukaitekotan baigira, jinentzira? Ta bueno pues medikia jiten delaikann abisa nezazie… ta prest zen beti mazte ura joaitentzen ta laguntzentzin… Hura eramatentzako haurrain kuzteko ta gauza ori ta gero medikia joan gabe joaitentzen mazte hura haurrain trokatzia ta… presatatzea.
Leontzia Kondearena (Abaurregaina)
-Ni guti fanintza, ni guti.
-Negu-negu zenean igual, ez?
-Bai ta xaude, neguan zer eiten zaden amak. Epokat izanue afizione bat orrorosoa eskolara…, bai, bai. Bueno, ikustenitue bertzeak, pues ni ere. Ba, baina gero izan, etortze[], ona… puntua ene launak fan tzire altzina, ta ni baitu nitze gibelean, eta ja gero gorrek berak eman tzade kobardia ez fatekoa. Nore borondates, ta amak etzade bulkatzek. Badakizu zer eitentzagun? Ama beti kanpoan, ona… egun ones.
-Lanean.
-Lanean, bueno ta neguan eile lanetan, ta ni pues, etxukandre: tzerri[ei] eman, ollo[ei] eman, otronak ein, pues ni hortako. Osea, eskolako denbora sikiera neguan, pues, erraten neko nik, <<ama, bueno, orei gala, prei ona… faten [t]xira zu alorrera ni eni[nde]ke fan eskolara, baia neguan ta>>, ba, bai neguan faimtxida. Ba bai, negua ailegatzen zade eile lanak arendako, ta ni betiko[a]iteko.
Pascuala Ilintxeta (Abaurregaina)
Pues iautretan tzen: bilatzen zute mutilek ostatu bat, etxe bat, iautre guzietako ta gan gero iautregunean parejaka fatentzire etxetra biltzea baia disfrazatuik, eta lotsatuak egoten gine gaek ailegatzen zirel(e)ik etxera, estaltzen bagine!, baia con gracia, eh! Bazire… anitz etzaizkie ezondo, e, keba! Anitz… raso disfrazatuik ta elekatze ta guziak kanbiatzen(t)zituzte, mintzoa.
-    Eta aurpegi guzia tapatuta?
Ez baia, nik zer dakit, ezartze tzute anitz gauza, ez ezontzeko, gala tapatuik, ezartzentzute bai, zire txokanteak! Ta gero egun gortan gori ze iganderekin, igande gortan eitentzute afaria ostatu gortan ta gero aste guzian faten baigine arrosariora, pues mutikoak fatentzire ostatu gortra, eta gero asteartea zute ja egun andia; iltzenzute azuri edo antzume, iltzenzute eta eitentze bazkari bat gazteria guziendako, baia mutikoen, mutikoen, mutikoen… baia orduan babaitze ler gazteria… pues juntatzentze pues bueno!
Mª Carmen Arrese (Hiriberri Aezkoa)
Orreagako erromeria. Emendik gaten gine oines urte montio bat fan gine oines erritik asirik, bestiturik eh!, bai, bestiturik, Aezkoako trajea bai… Gero ja asi ze ja arrobira autobusean ta handik Orreara, ta gero ermatentze berendua, xixa, ona… xixak astentzire orduan ere, ta ermatentzire xixak edo tortillan edo naasian, eta gero ermatentze pues… igual urdaiazpikoa tomateaekin ere, edo ajuarrieroa, gori eramatentze, ta gan txatentze Orrean mendian, bai kolegiataen ondoan, mendi ortan, gor xatentze ta gero, ona… fatentze, egotentze gor… laurak edo gala, galako aire hortan izatentze berris rosarioa edo zerbait elizan, ta gero berriz romerian, ona… arrobiraino, ta gero igual gordik Arian festak izatentzire, azken eguna, ta gordik festetra A[riara].


*azpimarratuta, hutsunean jarri behar ziren hitzak 

Entzumen ariketa (klaseko lana)


ENTZUMENA
 J. P. Duvoisin
·  Non ikasi zuen?
Larresoroko seminario ttipian ikasi zuen.
·  Non zaletu zen euskararekin?
Larresoroko seminario ttipian.
·  Nor ezagutu zuen 1856 inguruan?
Luis Luziano Bonaparte ezagutu zuen.
·   Zein lan original idatzi zuen?
Baigorriko 7 liliak idatzi zuen.
·    Zein zen Duvoisinen lanbidea?
Mugazaina zen.

E. Larre
·  Zer da E. Larre?
Euskaltzaina da.
·  Zeren zuzendaria izan da?
Herria astekariko zuzendaria.
·  Zeren bultzatzailea izan zen Iparraldean?
Euskara batuaren bultzatzailea izan zen.
·   Bertsolaritzan zer lan egiten ditu?
Epaimahikidea eta bertso-saio antolatzailea.

Fco. I. Lardizabal
·  Nongoa  zen  Lardizabal?
Zaldibiako zen (Gipuzkoa).
·  Zer etxetakoa zen?
Zubi-aurre etxekoa.
·  Noiz bizitu zen?
1806an jaio eta 1855. Urtean hil egin zen, 49 urte zituela.
·  Nola hil zen?
Kolera morbo asiatikoa jota.
·  Zer liburu argitaratu zituen?
Testamentu zahar eta berriko kondairak eta Gramatika Vascongada liburuak.
·  Zein herrialdeetan irakurri zen batez ere lehena?
Gipuzkoan eta Bizkaian.
·    Nor dago liburuxkaren atzean?
Mikel Zalbide dago.

P. Lasarte
· Nongoa da?
P. Lasarte Leitzakoa da.
·  Nolakoa da izatez?
Kantuzalea, bertsoak idaztea gustatzen zaio eta bizipoza darion pertsona da.
·  Zer hiztegitan parte hartu zuen?
8 urte arteko ikastola hiztegian parte hartu zuen.
·  Zer dira aramiak?
euskal munduko monja bezalakoak (monja seglarrak)


Hutsuneak bete (klaseko lana)

ALKASOROKO BENTA1. M. TABERNA

Oraindik ez du argitu, baina buruz daki non finkatu behar duen oina, eta kontent heldu da bidexkan barna, saltoka. Esku batekin zakoteari kontzen dio, barrenean ekarki duena ez galtzeko. Bakarrik da, gaueko lana egin ondoren lagun bakoitzak bere aldera jo duelako. Alemanak mugatik joan zirenetik aisexeago dabiltza. Bidean pixka bat entretenitu da. Hiru amuarrain ttiki ebatsi dizkio, bat-banaka, Larun aldetik heldu den erreka jostariari. Bi hosto zabaletan bildu ditu, zintzilik duen poltsan sartu baino lehen. Kilika egin diote bizkarrean, handik eskapatzeko eginahalak egiten, aireak ito dituen arte. Martinbaitako neskatxa gazteari erregalua egin nahi dio, azkeneko aldian bezala. Harritxo bat botako dio leihora, problemarik ez dutela izan adierazteko, eta askaren ondoan utziko dio oparia.
Herriko lehenbiziko etxeetara iritsi da. Zutoin luzeen muturrean, argi pizar bat ematen duten bonbilla ahulak itzaltzeko desiotan daude, eguna lo emateko. Zazpiak laurden guti jo dute elizako ezkilek, berak nahi duen bezala. Fabrikako langileak orain hasiko dira agertzen. Kuartel paretik pasatzean ez dira harrituko jendea ikusita.
Jamoteneko atean xakur bat auriaka ari da negarrez. Haren ondoan bulto ilun bat ikusi du bankuaren gainean. Gorputz bat da, harri gainean etzanda. Ez da mugitzen. Aurpegia ukitu dio eta ikaratu da, hormaturik baitago. Antzualdeko meategian aritzen den Juan Pedro da. Astindu bat eman, eta gizona marmarka hasi da. Berriz ere zirikatu du, eta noizbait ere begiak ireki ditu, kostata. «Zer ari haiz hemen? Erituko haiz! Hoa etxera lo egitera!».
Gizona dardarka dago eta motel egiten du solas. Andretako nahi lukeen neskarekin zita zuen bart, ilunabarrean, baina ez zitzaion agertu. Hark ez zuen usteko hau etorriko zela. Orain jakinen du Juan Pedrok ez ziola burla egin nahi. «Benga, hoaie etxera!» erran dio berriz, eta gizon engainatua goiti aldera abiatu da ttaka-ttaka sekula hutsik egiten ez dion lagun iletsuarekin.
Joxemarik aitzinera segitu du. Lepo aldean hotza sumatu eta txaketaren lepoa goratu du. Langile batzuek bizikleta gainean aurreratu dute. «Aiooo, lesakarra!», erran dio batek. Inork ez dio galdetuko zertan dabilen tenore horretan.

ALKASOROKO BENTA2. M. TABERNA

            Ni jaio nintzen egunean oso lasai zegoen. Batere kezkarik gabe, Urrabiaren bazterrean barna paseoan, patxada ederrean, bertze hainbertzetan bezala. Urak tiratzen zuen. Urte haietan, uda partean jenralean, bazkalondoan, jendea siestan zegoen  bitartean, denda-ostatuan jenderik ez eta sukaldeko lanak eginik, noiznahi sartzen zen putzura, gona eskuarekin goiti altxatu eta hankak belaunetaraino bustitzera, eta ez zen harritzekoa beti norbait begira izatea pendoitzaren gainetik, gizon begiluze zenbait. Aita haserretzen egiten zen amaren gogorazio horrekin, kolerak hartzen zuen, <<Ze zabiltza hor, dena agerian! Ez duzu ikusten jende guzia marmarika ari dela!>>.
            Bada, egun hartan ere halatsu ibilki zen. Sartua ez, baina erreka inguruan, tripa handia garraio. Eskuak gerriaren atzeko partean lotuak, hortz artean txotx bat, eta lurrera begira, etxeko oilo eroak han barna errundako arrautzarik ikusiko ote zuen. Makal baten kontra jarri zen, erdi etzinda, eta jarrera hartan lokartu zen. Eta orduantxe ate joka hasi ni! Preziso kanpora behar nuela segituan! Sokatiran hasi ginen, nor baino nor. Ni indarka eta bera ere bai. Emakume gaixoa ezin mugituz, aiaika, eskuekin tripari kontzen, eusten, eta ni bultza eta  bultza!
            Gure aitak nire bi anaiei kontatu zien izokin batek ekarri ninduela bizkar gainean itsasotik. Nahiago hala izan balitz! Egia bertzelakoa zen. Alfredo arrantzainak lagundu zion amari erditzen. Hura beti gure etxe inguruan ibiltzen baitzen. <<Sugegorri hori hor izaki!>>, gure aitaren amorrua. Baina hari eskerrak omen nago ni mundu honetan. Lehenengoak aski ez, handik aitzinera makina bat txikito hartu zituen etxearen kontura.
            Ordea, jendeak ez zion estimu handirik guarda jaunari. Nerabe izan edo adineko, inor ez zen gizon hartaz anitz fidatzen. Txikikeria batengatik edozeini isuna paratu edo lizentzia kentzeko gauza zen. Baina ez zen hori bakarrik. <<Horrek espia izateko balio dik!>>, erraten zuen Isidorok, gutxien espero zen tokian han izaten zelako. <<Espia! Ez fia horrekin!>> aditu nion behin Kasinoko Eugeniori, hortzak estutuz. Izanez ere, haienera ez zen sartzen, hango etxekoandre Inesek salatu zuenetik.


Errezeta (etxeko lana)

Torrijak

Osagaiak:
-Ogia (gogorra hobeki).
-Esnea.
-Kanela.
-Arrautza.
-Olioa.
-Azukrea.
Prestakuntza:

1.         Lehenengo, ontzi batean esnea eta kanela nahasten ditugu.
2.         Ondoren, ogi xerrak esne barruan sartzen ditugu.
3.    Behin hau eginda, beste ontzi batean aurratzak irabiatzen ditugu.
4.    Ogi xerrak, aurratzen ontzian sartzen ditugu.
5.    Bitartean, zartagin baten olioa berotzen dugu.
6.         Gero torrijak frijitzen ditugu eta azukrea jartzen dizkiogu.
7.         On egin!


Hitzak sartu (klaseko lana)


Sos guztia agortu zait! Beste egunean iphone 6 bat erosi nuen. Oso pozik nengoen nire mugikor berriarekin eta aztertzen ari nintzen bitartean, xerrikume zital batek bultzatu ninduen. Gizona, ile urdinkara zeukan eta lasterka hasi zen. Bat-batean nire iphone 6-a putzu batera erori zela konturatu nintzen, eta noski mugikorra iragazgaitza ez denez, hautsi zitzaidan. Lurretik zutitu nintzen eta etxerantz abiatu nintzen. Guztiz bustita nengoen eta etxera ailegatzerakoan prakak aldatu eta zira kendu nuen ez eritzeko. Eskularroak kendu eta txokolatezko talo bat egiten hasi nintzen, nire tristurarekin bukatzeko. Sukaldatzeko lanabesak gorde eta gero, ordenagailur joan nintzen nire mugikorra konpontzeko aukerarik zegoen ikusteko. Azkenean, teknikari baten zenbakia aurkitu nuen eta lapitzarekin orri batean idatzi nuen. Teknikari hau, aingeru bat zen nirentzat. Deitu nion eta konponduko zuela esan zidan, baina beste 200 euro gastatu behar ditut!

Politika eta ustelkeria (etxeko lana)

Politika eta ustelkeria


Ustelkeria politikan gaur egun pil-pilean dagoen gai bat da. Betidanik egon den arazo bat izan arren, azken urte hauetan kasu asko ateratzen ari dira. Biztanlerian, politika eta ustelkeriaren arteko harremana oso estua delaren iritzia zabaltzen ari da. Baina bidezkoa da hau esatea?

Alde batetik, iritzi honen arrakasta normala iruditzen zait. Orain bizi dugun krisiaren ondorioz, kasu hauek kalte handiagoa egiten dute gizartean. Jendea bere etxeetatik botatatzen ari diren bitartean, zenbait politikari eta enpresaburu mugarik gabe aberasten ari dira. Gainera, aberastasun hori metodo “zikinen” bidez lortzen dute: legez kanpo jokatzen, pertsonen etsipenaz aprobetxatzen, gezurrak erabiltzen…

Beste aldetik, alderdi politikoak orain arte izan duten “pasibitatea” kasu hauen aurrean ere deigarria da. Honek, politikari guztiak “zaku” berdinean sartzea eta hauengan mesfidantza sortzea eragiten du. Jendea politikariengan konfidantza galtzea lortu da eta egoera honi buelta emateko lan handia egin beharko dute alderdi politikoak.

Hala ere, ezin da orokortu. Izan ere, badira herriarentzat lan egiten duten politikari zintzoak eta garbiak, gutxiengo bat izan arren. Pertsona hauek, politika hobetzen saiatzen ari dira. Eta helburu hau lortzeko biztanleriaren laguntza ezinbesteko da.  Beraz, ezin gara etxeko sofan gelditu, kalera atera behar gara eta ustelkeriarekin bukatu nahi dugula erakutsi.

Laburbilduz, ustelkeria gaur egungo arazo larria dela argi dago. Ezin dugu politikari guztiak honetan parte hartzen dutela esan, baina arazoa gehiegi zabaldu da hauen artean. Nire iritziz, irtenbidea gure eskuetan dago eta nahi dugun ustelkeriarik gabeko gizartea eta politika eraiki behar dugu.



Tasio Arza Gomez.

Sukaldeko sinonimoak/itzulpena

Sinonimoak:

  • Aizto= labana
  • Ahozapi= ezpainzapi
  • Azpil= arretilua
  • Azieta= platera
  • Baso= edalontzi
  • Bitsadera= zali zulatua
  • Burruntzi= gerren
  • Dafaila= zamau
  • Eskuoihal= xukadera
  • Gatzontzi= gatz-poto
  • Kafe eihera= kafe errota
  • Katilu= kikara
  • Koilara= kuxeta
  • Pertz= galdara
  • Pitxer= txarro
  • Zali= burrultzalia

Itzulpena:

  • Cocer =egosi
  • Rebozar= arrautzeztatu
  • Rallar= birrindu
  • Freir= frigitu
  • Asar= Erre
  • Moler= eho
  • Gratinar= gainerre
  • Batir= irabiatu
  • Pasar= iragazi
  • Hervir= irakin
  • Raer= karraktu
  • Chocarrar= kiskali
  • Desmenuzar= xehatu
  • Hacer zumo= zukutu
  • Rebanar= xerratu
  • Tostar= txigortu
  • Empanar= ogitan pasatu
  • Macerar= beratu


Sinonimo ariketa

SI_BERRI1:

kilima
kilika
espaka ibili
haserre antzean egon
espantagarri
harrigarri
hasiera
hastapen
kikil
adore gutxiko
dolutu
damutu
hazgale
azkura
egozgale
goragale
hatsanditu
hatsantu
dorme
zakar
berretu
handitu
izeki
piztu
izeko
izeba
itzali
iraungi
ezkutuka
gordeka
erne
iratzarri
bultzatu
bulkatu
alfer
nagi
babalasto
inuxente
kezkatu
arduratu

SI_BERRI2:

Galtzontziloa
Galtxoina
Bekokia
Kopeta
Burusoila
Kaskamotza
Oskia
Zapata
Maltzurra
Zakurra
Animalia
Aberea
Txikia
Alea
Liraina
Lerdena
Baserria
Bazterretxea
Orina
Orezta
Basozaina
Iguraina
Aldagarria
Aldatzekoa
Atorrabarnekoa
Larru-hasekoa
Azpantarra
Galtxamotxa
Kaka egin
Galtzak askatu
Galtzak goratu
Galtzak goititu
Jertsea
Trikota
Kuleroa
Azpiko galtza
Txapela
Boneta
Koadroduna
Koadrakaria


SI_BERRI 4:

aurkintza
dermioa
kausitu
aurkitu
lerdena
liraina
behakoa
begirada
ordokia
zelaia
orena
ordua
higitu
mugitu
begiratu
so egin
emeki-emeki
poliki-poliki
arteka
mehargunea
barrandatu
zelatatu
patarra
pendoitza
goratasuna
garaiera
bizkitartean
alabaina
zerria
urdea
iharduki
aurre egin
bozkariotu
poztu
xingola
zinta
idorra
lehorra
brokatu
bete
ibaia
uhandia

 SI_BERRIA5:


erantzun
ihardetsi
jin
etorri
erran-merranak
esamesak
ederra
galanta
poxiño bat
pittin bat
begitartea
aurpegia
hantua
hazia
goraki
ozenki
lastoa
ahotza
bazterretxea
baserria
bekaizkorra
bekaiztia
inarrosi
asaldatu
karrika
kalea
ahotan izan
mihitan ibili
sosa
dirua
panpinatu
apaindu
eiherazaina
errotaria
pertxenta
pospolina
lekutu
urrundu
jauzia
saltoa
zoriontsua
dohatsua
lainoa
xumea
donadoa
mutilzaharra
paratu
ezarri
agindu
manatu
premua
oinordekoa