domingo, 10 de enero de 2016

Perpausak identifikatu

·         Artxibategian lanean ari den Peru Markiz historialari eta artxibazainari zor diot orain aztertuko dudan kaierraren ezagutza. 
Perpaus elkartua, IS-ren ordezkoa, konpletiboa. Perpaus elkartua, juntadura bidezkoa, emendiozkoa.
·          Aurkitu, artxibategiko goi mailako teknikaria den Miren Minak aurkitu zuen, agiri batzuk antolatzen ari zen denboran.
Perpaus elkartua, IS-ren ordezkoa, konpletiboa. Perpaus elkartua, menpekoa, denborazko.
·         Azalak eta hogeita lau orrialde ttikik osatzen dute ikergai hartuko dudan koadernottoa. 
Perpaus nagusia, bakuna. Perpaus elkartua, menpekoa, IS-ren ordezkoa, konpletiboa.
·         Katalogo zenbakia ondoko hau da, norbaitek esku artean erabili eta gauzak bertatik bertara ikusi nahi baditu:
Perpaus bakuna. Perpaus elkartua, menpekoa, baldintzazkoa.
·         1994an argitaratutako doktore tesian Iruñerriko herri horretako izen batzuk aztertu nituen, eta Peruk hori jakinki eta nitaz oroitu, koadernottoa bere eskuetara iritsi zelarik.
Menpeko perpausa, IS-ren ordezkoa, konpletiboa. Perpaus bakuna. Perpaus elkartua, juntadura, emendiozkoa. Perpaus bakuna.
·          Ni iruindarra izateak ere, hots, aldameneko izateak ere eragina izan duke billabarraren erabakian. 
Perpaus elkartua, juntadura, alborakuntza.
·         Hala uste dut.
Perpaus bakuna.
.      Zernahi gisaz, ez beza inork pentsa euskaraz idatzitako dokumentua dugula hau. 

      (Perpaus elkartua, menpekoa, erlatibozkoa - idatzitako- eta osagarria, konpletiboa –dugula-). 
·      .   Zorte ona izan dugu kausitzearekin, egia, baina adurrak, nonbait, ez zuen nahi administrazio esparrukotzat aitor daitekeen idazkia euskaraz izkiriaturik egon zedin. (Perpaus elkartua, juntadura, aurkariak – baina- eta alborakuntza). 
·         .Damurik, holakoen behar gorrian baikaude.  
(Perpaus elkartua, juntadura, alborakuntza). 
·        .  Ondoko batean izan beharko! 
Perpaus bakuna).
·         Nolanahi ere, garrantzi handiko dokumentua dugu hau, bi arrazoi nagusirengatik: 
Iruñerriko herria XIX. gizaldian euskalduna zela idarokitzen duelako lehenik, hitzez hitz eta argiki erraten ez bada ere, eta bertako hizkeraren berri zerbait jakiteko lanabes oraingoz bakarra delako ondoren. 
(Perpaus elkartua, menpekoa, osagarria, konpletiboa./ “Eta bertako…” emendiozko juntadura). 
·         Hirugarren alderdi aldekoa dokumentazioan geroago azaltzen zaizkigun zenbait leku izen itxuratxarturen etorkia garbiago ikusteko aukera eskaintzea da, etimologia azalpenak ematerakoan datu zaharrak, izenen antzinako aldaerak, urrearen parekoak izaten baitira, altxor handia.
(Perpaus elkartua, juntadura, alborakuntza). 

No hay comentarios:

Publicar un comentario